miércoles, 14 de marzo de 2012
Ditaktika aldetik jasan al du aldaketarik hezkuntzak? Zertan desberdindu da? Zergatik desberdintasun hori?
Nire esperientzia eskolan ez da izan ona, lan indibidualak, bakoitzak berea, lankidetza ez zen sustatzen, azterketa asko... Orain aldiz, pixkanaka aldatzen ari da hori, eta nire ustez hobetzen. Desberdintasun hori adibidez, nabarmenena, talde lanak sustatzean datza, elkarrekin lanean aritzea eta ez indibidualki. Orain irakasleak informazioa eman beharrean, informazioa nun bilatu esaten dute eta ikasleak beraien kasa bilatzen dituzte. Hezkuntza konduktista beharrean hezkuntza konstruktibista ematean hasi dira, ikasleentzako berez lan gehiago eskatzen du baina horrela gehiago ikasten dute.
Zein da guk ondo ikasteko behar ditugun baldintzak (metodologia, irakaslea, testuingurua, materiala...)
Nik ondo ikasteko lehenik motibatuta egon behar dut, hori gabe ez dago aurrera ematerik. Ikasterako garaian adibidez, irakasleek emandako informazioa edo nik bilatutako informazioa nere modura antolatzen saiatzen naiz hobeto ulertzeko.
Hori aurrera eramateko materiala aldetik, teknologi berriak aukera handia eskaintzen dit eta asko laguntzen dit ikasterako garaian, informazioa bilatzeko, komunikatzeko... Beste alde batetik, metodologi berri honek, hau da, talde lanak bultzatzea, oso lagungarri egiten zait gehiago ikasten ari naizela sentitzen didalako, eta gure etorkizunean ere talde lanean arituko garenez esperientzi pixka bat izateko aukera ematen duelako. Testuinguruari begira, espazio egoki modura talde lanak egiterakoan liburutegia egokia iruditzen zait.

Nola irakatsi digute gaur egun arte?
Nire gogoratzen naiz, dena liburuekin egiten genuela, praktika gutxi eta mahaiean eserita indibidualki lanak egiten zen helburua. Lan taldeak ez ziren sustatzen eta egiten bazen oso noizbehinka egiten zen. Irakasle baten metodologia 6. mailan gogoratzen naiz, liburu guztiko ariketa guztiak egin behar genituen, eta berak bere kuadernoan apuntatzen zituen ariketak egin genituen edo ez. Hori zen bere helburua, hori ematen zeun behintzat. Ikasgelan modu askotara egon ginen eserita baino beti irakaslea arbel aldean eta gu berari begira. Irakasleak informazioa eman eta guz jaso hori zen guztia.
Ikastetxean neutralitea edo objetibitatea?
Nire ustez, neutralak izan behar dugu irakasle lana egiten dugunean, gure iritziak eragin handia izan dezakeelako ikasleengan. Ikasgelan irakurri genituen testuak egokiak ziren adibide modura erabiltzeko. Bertan ondo isladatzen zen ze puntutaino iritsi gintezke gure iritzia emateko garaian, eta zein adibide iruditzen zitzaigun gaizki eta zein ez. Neutrala izatea ez da lan erraza, azken batean denek dugu gure iritzi pertsonala eta inkostienteki ere adierazi egiten ditugu.
Objetibitatea berriz, gizartean egokia den hori da, adibidez "eguraldi ona" denei eguraldi eguzkitsua, beroa eta lehorra etortzen zaigu burura, eta zergatik ez lainotsua eta euritsua? Denek horrela pentsatzen dutelako. Gure iritzia orokorretik at badagoena ez esatea izango litzeke. Ikastetxean orokorrean hori ematen da, nahiz eta teorian neutralak izaten saiatu behar dugun.

miércoles, 29 de febrero de 2012
Kultura + Hezkuntza = Gizarteratzea
Lehenik eta behin bakoitza zer den azalduko dut:
Kultura: gizarte orok dituen ohiturak, ezaugarriak, erlijioak, ideologiak, baloreak, ezaugarri sozialak... eskuratzen dituen jakintza da.
Kultura: gizarte orok dituen ohiturak, ezaugarriak, erlijioak, ideologiak, baloreak, ezaugarri sozialak... eskuratzen dituen jakintza da.
Hezkuntza: gaitasunak, ezagutzak, baloreak, ohiturak... transmititzeko prosezua da. Prozesu hori, bizitza osoan zehar ematen da eta testuinguru ezberdinetan. Ikastoletan, esaterako, ikasleak, autonomoak izaten, lanak egiten ikasten, bere adinekoekin harremanak izaten, elkar lanean aritzeko eta orokorrean beraien ingurua ezagutzen erakusten zaie. Horrek ez du esan nahi lan guzti hori ikastolak egin behar duenik, bere inguruak ere beste ekarpen batzuk egingo dizkie beraien hezkuntzan.
Gizarteratzea: gizakia gizarte batean integratzea da. Gizarte horrek dituen ohitura, baloreak eta ezaugarriak barneratzean datza.
Nire ustez, kulturaren eta hezkuntzaren helburu garrantzitsuena pertsonak gizarteratzea da. Jaio garen momentutik kultura espezifiko batean murgiltzen gara eta kultura horrekin loturik hezkuntza bat edo bestea ematen dugu, hori dena gizarteratzen laguntzeko.
jueves, 23 de febrero de 2012
Zein hezkuntza eremuan arituko naiz?
Gu lanean arituko garen eremua formala da,
curriculumaren bidez gidatuko ditugu ikasgaiak bertan dauden helburu, eduki eta
ebaluazio irizpideekin. Metodologia gure kabuz asmatua izango da batez ere,
esandako zati horiek kontuan hartuta.
Baina,
nire ustez, hezkuntza formala, informala eta ez formala elkarri lotuta daude,
formala lehen esan dudan hori izango litzateke eta guk hori jarraituko dugu
baina hezkuntza informala eta ez formala ere jorratuko ditugula uste dut. Azken
batean, nahigabeko hezkuntza informala ere ematen dugu, guk uste duguna baino
gehiago izaten da hori, nahiz eta batzuetan ez jabetu.
Sarrera
Blog honetan idazten hasi baino lehen aurreiritzi bat edo sarreratxo moduko bat idaztea gustatuko litzaidake. Blog hau, irasle izateko behar ditudan ezagutzak eta gaitasunak isladatzeko eta ikasgelan izandako esperientziak, hausnarketak, sentsazioak... idazteko aukera izango dudalakoan nago. Horrez gain, ikasten ari naizen ala ez ikusteko, hausnarketa egokiak egiten ikasteko eta hobetzeko eta aurrera egin ala ikasgelen eskainitako esperientzien bidez zenbat ikasi dudan ikusteko baliabide ona dela ikusiko dudalakoan nago.
Besterik gabe, idazten jarraitzea noa....
Besterik gabe, idazten jarraitzea noa....
Suscribirse a:
Entradas (Atom)