Lehenik eta behin bakoitza zer den azalduko dut:
Kultura: gizarte orok dituen ohiturak, ezaugarriak, erlijioak, ideologiak, baloreak, ezaugarri sozialak... eskuratzen dituen jakintza da.
Kultura: gizarte orok dituen ohiturak, ezaugarriak, erlijioak, ideologiak, baloreak, ezaugarri sozialak... eskuratzen dituen jakintza da.
Hezkuntza: gaitasunak, ezagutzak, baloreak, ohiturak... transmititzeko prosezua da. Prozesu hori, bizitza osoan zehar ematen da eta testuinguru ezberdinetan. Ikastoletan, esaterako, ikasleak, autonomoak izaten, lanak egiten ikasten, bere adinekoekin harremanak izaten, elkar lanean aritzeko eta orokorrean beraien ingurua ezagutzen erakusten zaie. Horrek ez du esan nahi lan guzti hori ikastolak egin behar duenik, bere inguruak ere beste ekarpen batzuk egingo dizkie beraien hezkuntzan.
Gizarteratzea: gizakia gizarte batean integratzea da. Gizarte horrek dituen ohitura, baloreak eta ezaugarriak barneratzean datza.
Nire ustez, kulturaren eta hezkuntzaren helburu garrantzitsuena pertsonak gizarteratzea da. Jaio garen momentutik kultura espezifiko batean murgiltzen gara eta kultura horrekin loturik hezkuntza bat edo bestea ematen dugu, hori dena gizarteratzen laguntzeko.
