Irakasle izaten ikasten

Paper zorroa


Hementxe naiz, paper zorro honekin gora eta behera, zer idatzi nola idatzi komeriatan ibili ondoren, ausardi pixka batekin jarri behar izan dut, paper zuriaren aurrean. Hasieran esan nuen modura, zaila egiten zait oraindik hausnarketak egitea eta batez ere martxan jartzea. Baina pixkanaka ikasten hasi edo ari naizela uste dut, oraindik hasi bakarrik egin gara hausnarketa hauek egiten nahiz eta ikasturte hau amaitu.

Gogoan dut atzo balitz bezala nola hasi ginen ikasturtea, oso azkar pasa zait dena, ez da seinale  txarra izango. Lehenengo lauhilabeteko gaiak asko gustatu zitzaizkidan, hezkuntzaren historia, psikologia eskoa adinean… gustura aritu nintzen hori ikasten. Aldiz, azkeneko lauhilabeteko ikasgaiak, pixka bat astunagoak egin zaizkit ez dakit matematika eta natur berriro eskola garaiak gogorarazten dizkidalako izango da beharbada. Praktika gehiago egin ditugu eta teoria gutxiago eman. Horrek, airean gauza asko geratu zaizkidala uste dut, badakit lehenengo urtea dela oraindik, baina gaiak abstraktuegiak geratu zaizkit. Teoria faltako banu bezala, ez nuen inoiz pentsatuko hori esango nuenik!

Bestalde, oso gustura aritu naiz talde lanean, ikaskide bikainak tokatu zaizkit, ez naiz kexatuko. Unitate didaktikoa egiterako garaian, Tolosako Hirukide Ikastetxera joan ginen. Oso esperientzi polita eta interesgarria izan zen. Irakaslea oso jatorra zen eta asko gustatu zitzaidan matematika saioa ze metodologiarekin ematen zuten ikustea. Ikas komunitatearen metodologia ikasgai batzuetan sartzen hasi zirela esan ziguten. Niretzat berria zen hori, saioan ikasleak denek hartzen zuten parte eta hori oso aberasgarria iruditzen zait. Denak taldeka eseria eta bakoitzak rol desberdinarekin. 3 “jolas” mota egin zituzten denek parte har dezaketenak. Saio amaitu ondoren, ikasleei galdetu genien ea gustatze zitzaien horrela ikastea eta denek baietz esan ziguten. Esperientzi oso polita eta ikasten jarraitzeko gogo handia jarri zidan gainera!

Lan modularrarekin jarraituz, ikusten da irakasle izatea ez dela klaseak ematea bakarrik, atzetik lan handia dago, ze eduki, nola eman ikasgaia, ze helbururekin, nola ebaluatu… lan asko. Baina uste dut esperientzia hartu hala errazagoa egingo zaigula lan guzti hori egitea, nahiz eta hasieran dena bezala zaila iruditu. Gainera irakasle izatea ez da hori bakarrik, psikologia aldetik ere pixka bat izan behar dugu, ze ikusmoldea eman ikasketari, ze motatako haurrei emango diegun klasea ere jakin beharreko lehengo ekintza dugu. Niri zati hau gustatzen zait gehien, haurrak ezagutzea, beraien gustuak, jokaerak, beraien ohiturak ezagutzea.

Garrantzitsuena nire ustez hori baita, haurrak ezagutzea, ze interesak dituzten, bere bizipenak, zer nahi duten, harremanak eta batez ere MOTIBAZIOA. Motibaziorik gabe ez baitugu ezer egingo ez ditugu irabaziko, bere gustuko gaiak jorratu behar ditugu, bere ohituretatik, bere testuingurutik eta ere interesetik abiatuz horrela motibatuko baititugu. Harremanak ere oso garrantzitsuak dira, beraien artean lanean aritzea, talde bateko kide sentitzea helburu bat lortzeko, hori da Ikas komunitateak duen helburua eta ni egia esan konbentzituta nago hori dela gaur egun lortu behar duguna, elkar lanean aritzea. Denen artean hezkuntza bat eman partaide guztiak parte hartuz, hitza hartuz, eta batez ere ENTZUNEZ, gurasoak, irakasleak eta ikasleak.  

Horretaz gain, hezkuntza estereotipoetatik at egon behar du, generoen rolak alde batera utziz, neska mutilei balio bere emanez edozein ikasgaietan, jolasetan, roletan, gustuetan, emaitzetan… Beste herrialdeko neska mutilek era beraien kultura, arraza, ohiturak errespetatu, baloratu eta kide sentitzea. Ezintasuna duten ikasleak ere baloratu, kide sentitzea… Hori da hezkuntza edo izan beharko lukeen hezkuntza.




Uste nuena baino hobeto aritu naiz hausnarketa egiten, aurrera noala uste dut, hurrengo ikasturtean maila bat gehiago igoko dudalakoan, hurrengo ikasturte arte!!!

3 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Blog honekin nire hausnarketak egiteko gaitasuna lortuko dudalakoan nago, baina oraingozo oso zaila egiten ari zait hausnarketa horiek egitea eta martxan jartzea.

    ResponderEliminar
  3. Lagunduko dizut galdera batekin, orain arte, hezkuntza, didaktikari buruz zenekienak, jasan al du aldaketarik? Zertan pentsatzen duzu desberdin? zergatik desberdintasun hori? ANimo!

    ResponderEliminar